EGITARAUA

Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik jaitsiko dira kuadrillak herrira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 28a, 07:22

Sorgin Jaiek 20 urte betetzen dituzte aurten. Beti bezala, edabe magikoa prest dute eta herria sorginduko dute goitik behera. Lehenengo parranda eguna haien eskutik etorriko da. Izan Iñurri egitasmoa omenduko dute.

EGITARAUA
  • 18:00etan, kuadrillen jaitsiera, Isla plazatik abiatuta.
  • 20:00etan, txupinazoa, Okendo plazan. Izan Iñurri egitasmoa omenduko dute.
  • 23:30etik aurrera, kontzertuak: Alu Zikinak (Sagardotegi kalea), Skakeo eta DJ Fantasia (azken bi horiek, Okendo plazan).