EGITARAUA

Txupinekin lehertuko da festa!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ekainaren 28a

Luze itxaron eta gero, iritsi dira San Pedro Jaiak! Haurren eta helduen txupinekin lehertuko da festa. Herritarrek makina bat jarduerez gozatu ahalko dute egun osoan zehar.

EGITARAUA
  • 10:00etan, ur festa kiroldegian.
  • 12:00etan, haurren txupinazoa.
  • 12:15ean, Gure Patxintxiak sariak, udaletxe zaharreko balkoian (Ttakun Kultur Elkartea).
  • 13:30ean, kalejira Joselontxo txarangarekin, Atsobakar auzoraino.
  • 14:00etan, haurrentzako herri bazkaria Atsobakarren. Bazkalostean, ur jolasak eta busti blai (Ttakun KE).
  • 16:30ean, Oria auzotik abiatuta, Sorgin Dantza. 19:00etan amaituko da, Okendo plazan (Ttakun KE).
  • 18:30ean, Oaintxe In Deu txaranga, herrian barrena.
  • 19:00etan, helduen txupinazoa, Nagusilanen pregoia.
  • 19:30ean, Artistas del Gremio txarangaren emanaldia, Okendotik.
  • 20:00etan, Kai Nakai-ren kontzertua Oriarte Landaberrin.
  • 21:30ean, zikiro afaria Okendo plazan (Ttakun KE).
  • 23:00etan, beteranoen danborrada, Okendotik hasita.
  • 23:00etan, DJ Markelin Oriarte Landaberrin.
  • 00:00etan, Duo Imperial taldearen emanaldia, Isla plazan.