PSE-EEk patata tortilla txapelketa egingo du uztailaren 2an, herriko etxean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 12:35

PSE-EEk V. Patata Tortilla Txapelketa egingo du Froilan Elespe Herriko Etxean, uztailaren 2an, larunbatarekin. Parte hartu nahi duten herritarrek 11:30erako eraman beharko dituzte opilak; dastaketa 12:00etan hasiko da, eta epaimahaiko kideek egingo dute. "Lasarteoriatarrak parte hartzera animatzen ditugu", adierazi dute sozialistek.

Parte hartzeko oinarriak
  1. Herritar orok parte har dezake.
  2. Partaide bakoitzak patata tortilla bakarra aurkeztu ahalko du.
  3. Tortilla prest eraman beharko da herriko etxera, 11:30etik 12:00etara, lehiaketaren egunean.
  4. Oinarrizko osagaiak arrautzak eta patatak izango dira. Parte hartzaile bakoitzak beste elementu batzuk gehitu ahalko dizkio opilari, "originaltasun eta zapore ukitu bat emateko". 
  5. Epaimahaiak bere lana amaitzean, tortillak probatu ahalko dituzte bertaratzen diren ikus-entzuleek.
  6. Bi sari banatuko dira: lehenengoak herriko etxeko lau menu irabaziko ditu, eta bigarrenak, bi. 
  7. Sariak uztailaren 2an bertan banatuko dira, 14:00etan. Antolakuntzak ezin badu irabazlearekin harremanetan jarri, bigarren sailkatuari emango litzaioke lehen saria. Menuak uztailean zehar dastatu ahalko dituzte saridunek.