Kexak, Beko Kalen aparkatu ezinagatik

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 12:39

TXINTXARRI-rekin harremanetan jarri da lasarteoriatar bat, Beko Kalen aparkatu ezinagatik kexatzeko. "Barrakak jarri dituzte bertan uztailaren 4ra arte. Bien bitartean, Lasarte-Oriako Udalak herriko aparkaleku handienetako bat kendu digu, eta galdera da, non utziko ditugu ibilgailuak orain? Udaletxera deitu ondoren, esan didate ez dutela alternatibarik emango, broma bat da?", adierazi du herritarrak, haserre.

"Jaiak datoz, eta aurten ere, dirua lehenetsi du udalak, herritarren gainetik", adierazi du.