Saioa amaitu eta gero, taldea zuzentzen duten bost begiraleri aitortza egin diete; Manuela Sainza, Consuelo Sebastian, Angel Perez, Jose Luis Romero eta Antonio Muñoz izan dira omenduak. Eskertza mezu ugari jaso dituzte elkarteko ordezkari eta kideen partetik.
Gaur arratsaldean, beste hitzordu bat dute zahar egoitzako kideek. Biyak Bat eta Añorgatik etorriko den Gure Kabia koruek emanaldia egingo dute Ama Brigitarren komentuan. 18:00etan hasiko da, Ama Brigitarren komentuan. Datorren astelehenean, berriz, jokoetan aritutako bazkideei sariak banatuko dizkie Biyak Bat egoitzako zuzendaritzak, udal ordezkariekin batera. 18:00etan hasiko da hori ere, egoitzan bertan.