Jaiak girotzeko, herriko bandera eskuratzeko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 23a, 12:00

Herriko banderak banatzen ari da Lasarte-Oriako Udala, "herritar sentimendua areagotu eta festak girotzeko asmoz". Lasarteoriatarrak animatu ditu Alkatetzara joan, eskaera egin eta balkoiak apaintzeko. "Etxebizitza bakoitzeko bandera bat emango dugu", ohartarazi du.