Patata tortilla txapelketan izena emateko jakin beharrekoa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 22a, 12:15

Sorgin Jaiak-ek aurkeztu du aurtengo festetako egitaraua. Jarduera batzuk ezagunak dira, eta berriak beste batzuk, horien artean, patata tortilla txapelketa. Ostirala izango da izena emateko azken eguna. Animatzen direnek bi bide dituzte inskribatzeko: 688 67 66 22 telefono zenbakira idatzi edo Jalgi kafe antzokiko zerrenda bete. Banaka edo taldeka parte har daiteke, eta tortilla bakoitzeko 8 euro ordaindu beharko dira, Bizum bidez edo lehiaketaren egunean bertan, uztailaren 1ean, 17:00etan Okendo plazan.

Hauek izango dira partaideek erabili ahalko dituzten osagaiak: arrautzak, patata, olioa, tipula eta gatza. Antolakuntzak ekarriko ditu horiek denak, eta baita suak ere. Bestalde,  zartagin, ontzi eta mahai tresnak lehiakideek eraman beharko dituzte Okendora.