Sanpedroen aurreko zenbaki berezia argitaratuko dugu ostiral honetan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 22a, 10:00

Ate joka ditugu San Pedro Jaiak eta Sorgin Jaiak. Horiei buruzko informazio guztia eta askoz gehiago topatuko duzue ostiral honetan argitaratuko dugun zenbakian, 1591.ean: festen aurreko aldizkari berezia izango da, 32 orrikoa. Albiste, egitarau, erreportaje, elkarrizketa...mordo bat irakurri ahalko dituzue. 

Hurrengo agerkaria uztailaren 8an kaleratuko dugu, eta jaiek eman dutena jasoko dugu bertan. Uztailaren 1ean ez dugu argitalpenik izango, festetan murgilduta egongo baikara oraindik.