Zikiro afarirako txartelak erosteko azken eguna da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 22a, 10:13

Ttakun Kultur Elkarteak zikiro jana antolatu du San Pedro Jaietarako. Hilaren 28an izango da hitzordua, 21:30ean, Okendo plazan. Txartelak erosteko azken eguna gaur da, hilak 22; 28 euro balio dute. Menua hau izango da: entsalada, zikiroa eta postrea (edaria, kafea eta kopa barne). Baten batek glutenari intolerantzia izanez gero, antolatzaileek eskatu dute 695 78 53 89 telefono zenbakira edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idazteko.

Ttakunen bulegoan ez ezik (Geltoki kalea 4, behea), Jalgi kafe antzokian ere eros daitezke tiketak.