Txosnetako zenbait txanda betetzeke daudela jakinarazi du Sorgin Jaiak-ek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 21a, 13:42

Herriko festa alternatiboek hilaren 28tik uztailaren 2ra sorginduko dute Lasarte-Oria. Hamaika jarduera egiteaz gain, txosnak jarriko dituzte Okendo plazan. Prestatu dituzten txanda gehienak bete dituzten arren, libre daude batzuk oraindik, eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei horiek betetzeko, formulario bat beteta. Izen emate orria bete ostean, 688 66 80 62 telefono zenbakira idazteko eskatu dute.