Aurtengo patxintxiak aukeratzeko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 21a, 13:16
2018an Pepi Arsuaga eta Joxe Usabiaga izan ziren sarituak.

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak herriko 65 urtetik gorako bi pertsona maitagarri omenduko ditu aurtengo sanpedroetan. Hilaren 28an egingo dute ekitaldia, festen aurreneko egunean, haurren txupina jaurti eta gero, 12:15ean, udaletxe zaharreko balkoian. Bihar itxiko dute bi saridunak aukeratzeko epea. Oraindik parte hartu ez baduzu, anima zaitez eta bozkatu!

GURE PATXINTXIAK SARIAK, BOZKETA