Zikiro afarirako txartelak erosteko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 08:00

Ttakun Kultur Elkarteak zikiro jana antolatu du San Pedro Jaietarako. Hilaren 28an izango da hitzordua, 21:30ean, Okendo plazan. Txartelak erosteko azken eguna asteazkena izango da, hilak 22; 28 euro balio dute.

Hauxe izango da menua: entsalada, zikiroa eta postrea. Edaria, kopa eta kafea, barne. Baten bat zeliakoa izanez gero, Kultura sailarekin harremanetan jartzeko eskatu du Ttakunek, 695 78 53 89 telefono zenbaki edo kultura@ttakun.eus helbide elektronikoaren bitartez.