Jalgi kafe antzokiak kontzertu ugari antolatu ditu sanpedroetarako

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 10:28

Jalgi kafe antzokiak musika emanaldi ugari prestatu ditu aurtengo San Pedro Jaietarako. Hilaren 28an zein 30ean eta uztailaren 1ean izango dira kontzertuak.

Egitaraua

Ekainak 28, asteartea: sorgin gaua

  • 23:30ean, DJ Syr.

Ekainak 30, osteguna: bertsiorock

  • 19:30etik aurrera, Bar Remigio eta Txili Papar, Bad Religion eta Red Hot Chili Peppers talde ezagunei tributua egingo diete, hurrenez hurren.

Ekainak 30, osteguna: punk gaua

  • 23:00etan hasita, Arrotzak eta La Rekba.

Uztailak 1, ostirala: triki sound

  • 19:30ean, Xabi Solano eta Xigor DZ.