Ezingo da ibilgailurik aparkatu Beko Kalen, uztailaren 4ra arte

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 20a, 10:00

San Pedro Jaiak direla-eta, udalak Beko Kalen jarriko ditu barrakak aurten ere. Horren eraginez, herritarrek ezingo dute ibilgailurik aparkatu edo tarte batez utzi uztailaren 4ra arte, astelehena. Aparkalekuan autoak dituztenei ahalik eta lasterren erretiratzeko eskatu die udalak.