Beko Kaleko aparkalekua itxi egingo dute hilaren 20tik uztailaren 4ra, barrakak jarriko dituztelako

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 16a, 09:00

San Pedro Jaiekin batera, barrakak ere aurten itzuliko dira herrira, Beko Kalera zehazki. Alkatetzak, bando bidez, jakinarazi du hilaren 20tik uztailaren 4ra arte ezingo dela ibilgailurik aparkatu edo denbora tarte batez utzi bertako aparkalekuan.