Gero eta finago ari dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 14a, 20:29

Sanpedroetako Sorgin Dantza prestatzeko hirugarren entsegua egin dute gaur Okendo plazan. Pixkanaka, ari dira giharrak askatu eta dantzatu beharrekoa fintzen. Beste bi saio egingo dituzte, hilaren 16an eta 21ean, 20:00etatik aurrera, toki berean. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberrira joango dira.

Antolatzaileek nahi dute parte hartuko dutenen erregistro bat egiten ari dira, eta, horretarako, eskatu dute 695 78 53 89 telefono zenbakira bidaltzeko WhatsApp mezu bat, eta honako hau zehazteko: izen-abizenak, telefonoa, eta bikotea edo taldekideak nor diren.