SAN PEDRO JAIAK

Sanpedroei buruzko zenbaki bereziak prestatzen ari gara

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 14a, 13:13

Urtero-urtero bi edizio berezi publikatzen dutugu herriko festen bueltan: sanpedroak hasi baino lehen bat, (aurtengoa, hilaren 24an) eta ondoren bestea, (uztailaren 8an). Iragarkiak jartzeko erreserbak egiteko epea ireki dugu; deskontu bereziak egingo dizkiegu herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei.

Aurtengo jaiak normaltasun osoz ospatuko ditugunez, pandemia aurretik publikatzen genituen tankerako bi zenbaki berezi kaleratuko ditugu. Lehena, hilaren 24an jasoko duzue postontzietan. Bertan, besteak beste, egitarau ofiziala zein Sorgin Jaiak-ena topatuko dituzu, baita erreportaje eta elkarrizketa interesgarri batzuk ere. 32 orriko bigarren agerkarian festek eman duten guztia jasoko dugu, eta uztailaren 8an publikatu; argazkiek izango dute protagonismoa, batez ere. Bi aldizkari horietan iragarkiak jartzeko erreserbak egiteko epea ireki dugu, eta gainera, deskontu bereziak egingo dizkiegu herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei.

Tarifak publizitatea@ttakun.eus helbidean eska ditzakezue, edo 646 824 466 telefonora deituta; WhatsApp bat ere bidal daiteke

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkizuegu orain arte publizitate proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi, eta gainontzekooi animatu nahi zaituztegu parte hartzera, ahal duzuen neurrian, gure helburuetako bat herriko merkataritza eta komertzioa bultzatzea baita.