Jaien bueltan jarduera ugari aurrera eramango ditu Biyak Bat elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 14a, 11:00

Biyak Bat elkarteak makina bat ekitaldi egingo ditu sanpedroen aurretik eta ospatu bitartean: jokoak, gimnastika erakustaldia, koruaren kontzertua, sari banaketa eta lerroko dantzetan oinarritutako ikuskizuna.

Egitaraua
  • Ekainak 22, asteazkena, 16:00etan Isla plazan: toka, igel eta botera jokatzeko aukera.
  • Ekainak 23, osteguna, 11:00etan kiroldegian: gimnastika erakustaldia, kurtsoan zehar ikasitakoarena.
  • Ekainak 23, osteguna, 18:00etan Ama Brigitarren komentuan: Biyak Bat eta Gure Kabia (Añorgatik datoz) koruen kontzertuak.
  • Ekainak 27, astelehena, 18:00etan Biyak Baten egoitzan: jokoen saridunei oroigarriak banatuko zaizkie.
  • Ekainak 30, osteguna, 11:00etan Okendo plazan: lerroko dantzetan oinarritutako ikuskizuna.

Biyak Bat egoitzako zuzendaritza taldeak herritarrei opa die San Pedro Jaiez gozatzea.