Ttakun Kultur Elkarteak zikiro jana antolatu du. Txartelek 25 euro balio dute hilaren 19ra arte, eta 19tik 22ra, 28 euro. Tiketak erosteko azken eguna hilaren 22a izango da, asteazkena. Menua, hauxe: entsalada, zikiroa eta postrea (edaria, kopa eta kafea barne). Norbait zeliakoa izanez gero, antolakuntzak eskatu du 695 78 53 89 telefonora deitu edo idazteko.