Sorgin Dantza prestatzeko bigarren saioa egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 9a, 08:30

Hilaren 28ko Sorgin Dantza prestatzeko bigarren entsegua antolatu du Ttakun Kultur Elkarteak, gaurko. 20:00etan jarri du hitzordua, Okendo plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Oriarte Landaberrin izango da saioa. Hurrengoak hilaren 14an, 16an eta 21ean egingo dituzte, toki eta ordu berean.

Bestalde, antolatzaileek nahi dute parte hartuko dutenen erregistro bat egin, eta, horretarako, eskatu dute 695 78 53 89 telefono zenbakira bidaltzeko WhatsApp mezu bat, eta honako hau zehazteko: izen-abizenak, telefonoa, eta bikotea edo taldekideak nor diren.