Gaur egingo dute Sorgin Dantza prestatzeko lehen saioa

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 7a, 09:30

San Pedro Jaietako jarduera esanguratsuenetako bat da Sorgin Dantza. Hilaren 28an egingo dute, ohi bezala, 16:30etik 19:00etara. Hori prestatzeko entseguak gaur hasiko dituzte udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak, 20:00etan. Okendo plazan elkartuko dira, baina eguraldi txarra egiten badu Oriarte Landaberri institutura joango dira.