Herriko jai alternatiboen historia, Jalgi kafe antzokian ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2022ko eka. 7a, 10:17
Sorgin Jaiak-ek urtez urteko argazki erakusketa bat jarri du Jalgi kafe antzokian, TXINTXARRI-ren artxiboko hainbat irudi erabilita.

Gero eta gutxiago falta da aurtengo Sorgin Jaiak ospatzeko. Hilaren 28tik uztailaren 2ra, edabe magikoa prestatu eta festa giroa sorginduko dute azti eta sorginek. Motorrak berotze aldera, eta lehenengoz jai alternatiboak egin zituztenetik 20 urte bete direla oroitzeko, argazki erakusketa jarri dute Jalgi kafe antzokian, TXINTXARRI-k bere artxibo historikotik utzitako hainbat irudirekin. Esposizioa uztail hasierara arte egongo da ikusgai bertan.