Sanpedroek badute kartel iragarlea

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 27a, 19:14

Hamasei lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara eta Ruben Lucas Garciarena izan da garaile

Lasarte-Oriako Udalak ezagutarazi du 2022. urteko San Pedro Jaiak iragarriko dituen afixa. Gaur  jakinarazi du hamasei lan aurkeztu direla aurtengo lehiaketara, eta Ruben Lucas Garciarena izan dela garailea; 600 euro irabazi ditu. 

Udalaren irudi korporatiboa oinarri hartuta osatu du lana, eta bertan irudikatu ditu sanpedroetako jarduera nagusienak: txupinazoa, Sorgin Dantza, buruhandiak eta danborrada. 

Parte hartze prozesua abiatu zuen udalak herritarrek hamasei lanen artean gustukoena bozka zezaten, eta beraiekin batera, aurrez izendatutako epaimahai profesional batek ere eman du bere iritzia.