Sanpedroetan Okendo eta Isla plazetan joko duten musika taldeak ezagutarazi ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mai. 19a, 13:00

Kinada, El Drogas, Zea Mays, Duo Imperial, Gauargi eta Ibai Berriak taldeak aritu dira, besteak beste, oholtzan. Okendo eta Isla plazetan izango dira aurten emanaldiak; Sasoetako bajuen eraiste lanak medio, Jaizkibel plazan ez da kontzerturik izango aurten

Hilabete pasatxo baino ez da geratzen herriko festetarako eta Lasarte-Oriako Udalak ospakizun egun horietan kontzertuak eskainiko dituzten musika taldeen berri eman du. Aurtengoak, urtero legez, Okendo eta Isla plazetan izango dira, baina ez da bakar bat ere izango Jaizkibelekoan, Sasoetako bajuen eraiste lanak direla eta. Gazteria eta Festak arloko zinegotzi Txus Alonsok adierazi du aurtengo emanaldi guztiak herritarrek parte hartze prozesuan proposatutako 230 iradokizunetatik aukeratuak izan direla.

Kinada talde lasarteoriatarra izango da Okendoko oholtzara igoko den lehena; ekainaren 29an  joko dute. Uztailaren 1ean, berriz, Motxila 21, El Drogas eta Zea Mays taldeen txanda izango da, eta 2an, Modus Operandiren eta Skakeitanen doinuen erritmora dantzatuko dute herritarrek.

Isla plazan, Duo Imperial arituko da ekainaren 28an. San Pedro Egunean, ekainak 29, Gauargi erromeriak girotuko du gaua. Ekainaren 30ean Azabacheren emanaldia izango da, eta ostiralean, uztailaren lehenean, berriz, La década prodigiosa arituko da oholtza gainean. Jaiei amaiera emateko, uztailaren 2an talde lasarteoriatar batek girotuko du gaua, Ibai Berriakek.

Herriko bi eremu horietan egingo diren kontzertuen aurrekontua 78.000 eurokoa da.

Nobedadea bat
Aurtengo jaietan gazte eta nerabeei zuzendutako espazio bat bideratzea erabaki du udalak. Horrela, Oriarte institutuko patioan estalki bat jarriko du, eta bertan arituko dira Gaztelekuan entseatzen duten musika talde lasarteoriatarrak. Horrez gain, jakinarazi du. DJak ere arituko direla.  
Datozen asteetan emango du San Pedro Jaietako egitarau osoaren berri.