Euskal dokumentalen zikloa egiten ari da Okendo Zinema Taldea egun hauetan: egitarauko hirugarren lana proiektatuko dute gaur, Ekain Irigoienek zuzendutako Hijos de dios: Madrileko kaleetan bizi diren Javier eta Romeralesen begietatik etxegabeen gaia jorratzen du filmak, eta bizitzaz, heriotzaz eta duintasunaz hausnartzeko aukera ematen die ikus-entzuleei. Saioa 20:00etan hasiko da, kultur etxeko auditorioan, eta 6 euro balio dute sarrerek. Sarean zein kultur etxeko leihatilan eros daitezke.
2022 mar 20 Kultura