COVID-19

Ostegunetik igandera 22 kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 14a, 13:26

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxoaren 10etik 13ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 22 kasu diagnostikatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 80. Intzidentzia tasa metatua igotzen hasi da berriro: 420,06ekoa izan da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.783 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120

Eskualdeko sei udalerrietan 102 kutsatze atzeman dituzte martxoaren 10etik 13ra: 25 Andoainen, 24 Hernanin, 22 Lasarte-Orian, 11na Astigarragan eta Usurbilen eta bederatzi Urnietan.