Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.761 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120
Eskualdeko sei udalerrietan 103 kasu diagnostikatu dituzte martxoaren 7tik 9ra: 30 Lasarte-Orian, 24 Hernanin, 21 Andoainen, hamalau Astigarragan, zortzi Urnietan eta sei Usurbilen.