Maialen de Miguel botikariak eman ditu probari buruzko jarraibideak, zehaztasunez eta pazientziaz. TXINTXARRI-ko kazetarietako bat aurkeztu da proba egiteko boluntario, eta zorionez, negatibo eman du. Grabaketa bukatu eta gero, farmazialariak zehaztu du hondakinak errefusa biltzeko edukiontzira bota behar direla.