Lasarte-Oriak Ukrainari elkartasuna adierazi dio

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 9a, 12:29

Lasarte-Oriako udal ordezkari, eragile eta herritarrak ukrainar herriari elkartasuna adierazteko bildu dira Okendo plazan. Ukrainako banderak zein 'Gudarik ez', 'Bakea' edo 'Denak Ukrainarekin' kartelak ikusi ahal izan dira bost minutuko ekimen isilean. Era honetara, Lasarte-Oriako Udalak EUDELek egindako deialdiarekin bat egin du.