Ukraina eta Polonia arteko mugara abiatu dira Yon Pavon eta Borja Coca

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 8a, 16:45

Elkartasunak mugarik ez duela garbi geratu da beste behin ere. Polonia eta Ukraina artean dagoen Medyka izeneko mugara abiatu berri dira Pavon eta Coca Lasarte-Oriatik. Bertan dauden familia ukrainarrak Euskal Herrira ekartzeko helburuz egingo dute bidaia, eta bide batez, hemendik hara osasun materiala, arropa eta bestelako hainbat produktu eramango dituzte. Bide luzea dute aurretik, eta momentuz hau da aurreratu dezakegun informazioa, baina eskatu diegu bidaiaren berri emateko eta bizitzen dutena ahal duten neurrian kontatzeko. Datozen egunetan eguneratuko du TXINTXARRI-k informazio hau.