COVID-19

Hamazazpi kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 7a, 13:21

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak martxoaren 3tik 6ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan hamazazpi kasu atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 60. Intzidentzia tasa metatua 315,04koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.731 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120

Eskualdeko sei udalerrietan 81 kutsatze diagnostikatu dituzte martxoaren 3tik 6ra: 23 Andoainen, hemeretzi Hernanin, hamazazpi Lasarte-Orian, hamahiru Astigarragan, zazpi Usurbilen eta lau Urnietan.