COVID-19

Astelehenetik asteazkenera 11 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko mar. 3a, 13:14

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak otsailaren 28tik martxoaren 2ra arteko datu epidemiologikoak argitaratu dituzte. Tarte horretan 11 kutsatze atzeman dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 60. Intzidentzia tasa metatua 315,04koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.714 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120

Buruntzaldeko sei udalerrietan 72 kutsatze diagnostikatu dituzte otsailaren 28etik martxoaren 2ra: 30 Hernanin, 11 Lasarte-Orian, zortzi Andoainen, zazpi Urnietan, bederatzi Usurbilen eta zazpi Astigarragan.