Bihar autokarabana solidarioa antolatu du taldeak: 18:30ean abiatuko da Hipodromoko aparkalekutik. Azkenik, igandean, urtemugaren egunean, elkarretaratzea egingo du, 12:00etan Okendo plazan.
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutenetik 46 urte beteko dira igande honetan, hilak 27, eta horren harira, ekintzak antolatu ditu Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak. Lehenengoa gaur egingo du, 19:00etatik aurrera, Antonio Mercero gunean: hitzaldia emango du Ali Salem Iselmu idazle eta kazetari sahararrak. Sarrera doakoa da.
Bihar autokarabana solidarioa antolatu du taldeak: 18:30ean abiatuko da Hipodromoko aparkalekutik. Azkenik, igandean, urtemugaren egunean, elkarretaratzea egingo du, 12:00etan Okendo plazan.