Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.689 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.
Eskualdeko sei udalerrietan 88 kasu positibo detektatu dituzte otsailaren 17tik 20ra: 26 Hernanin, 21 Andoainen, hamazazpi Lasarte-Orian, hamabi Astigarragan, zazpi Usurbilen eta bost Urnietan.