Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.672 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120.
Eskualdeko sei udalerrietan 112 kasu positibo detektatu dituzte otsailaren 14tik 16ra: 45 Hernanin, 34 Lasarte-Orian, hogei Andoainen, hamar Astigarragan, zazpi Urnietan eta sei Usurbilen.