Ostadar Ipar Martxa taldeak Aspanogik antolatutako Ipar Martxan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Horretarako bere sare sozialetan bideoa zabaldu du. Martxa hilaren 13an, igandearekin egingo da Donostian eta Saguesetik Haizearen Orrazirako bidea egingo dute parte-hartzaileek. Izena ematea www.herrikrosa.eus orrialdean egin behar da.