'Otsoa' liburua aurkeztuko du Laura Hueso herritarrak bihar, kultur etxeko hitzaldi aretoan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 9a

Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 15a, eta horren harira, Aspanogi elkarteak zenbait jarduera antolatu ditu aste honetan eta hurrengoan. Horietako bat, Laura Hueso herritarrak berriki idatzitako Otsoa liburuaren aurkezpena: kultur etxeko hitzaldi aretoan hitz egingo du lan horri buruz, 18:00etatik aurrera. 

Hauxe da Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteak, Aspanogik, datozen egunetarako prestatu duen programa:

  • Otsailak 10, osteguna, 18:00etan kultur etxeko hitzaldi aretoan: Otsoa liburua aurkeztuko du Laura Huesok.
  • Otsailak 13, igandea, 11:00etan Donostian: IX. Ipar Martxa Solidarioa egingo dute. Ostadar Ipar Martxako kide ugarik eta Porrotx pailazoak parte hartuko dute, besteak beste.
  • Otsailak 14, astelehena: FEPNC elkartearen ekitaldi instituzionala, sarean.
  • Otsailak 15, asteartea, Haurren Minbiziaren Nazioarteko Eguna: Gipuzkoako udalerrietako udaletxeetan urre koloreko xingolak jarriko dituzte, eta Aspanogik ekitaldia egingo du 12:00etan, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko zuhaitzean.
Erlazionatuak