22. Korrikarako kilometroak eta petoak eros daitezke

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 1a

Bi hilabete eta egun gutxi batzuk falta dira Euskal Herria alderik alde zeharkatuko duen 22. Korrika Lasarte-Oriara iristeko. Ekimen horretan parte hartzeko asmoa duten herritarrek zein eragileek eros ditzakete honezkero kilometroak eta petoak, Muntteri-AEK euskaltegira joanda. 

Horrez gain, Muntteri-AEK euskaltegiko kideek gogorarazi dute beste produktu batzuk ere salgai dituztela: kamisetak, jertseak, biserak... Horietakoren bat erosi nahi dutenak Geltoki kalea 17 zenbakiko bulegora joan beharko dute.