COVID-19

Lasarte-Orian 163 kutsatze atzeman dituzte ostegunetik igandera

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 31a, 17:24

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 27tik 30era arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 163 kutsatze detektatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetna, 682. Intzidentzia tasa metatua 3.580,99koa da.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.373 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Oraingoz, aurtengo urtarrila izaten ari da kasu gehien atzematen ari diren hilabetea: hilaren 30era arte, 2.098 positibo.

Eskualdeko sei udalerrietan 768 kasu diagnostikatu dituzte azken lau egunetan: 204 Hernanin, 163 Lasarte-Orian, 130 Andoainen, 117 Astigarragan, 85 Usurbilen eta 69 Urnietan.