COVID-19

Indarrean dauden neurriak otsailaren 13a arte luzatzea erabaki du LABIk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 28a, 20:53

Argazkia: IREKIA

Eusko Jaurlaritzak epaitegiei eskatu die neurriak lutzatzeko baimena eta asteartean ezagutaraziko dute erabakia. COVID ziurtagiria hoteletan, turismo eta joko aretoetan ere eskatzea nahi du.

LABIren Ahilku Baktzordeak aurreko dekretuan aforoei eta ordutegiei buruz adostutako neurriak luzatzea erabaki du. Hala jakinarazi du ostiral arratsaldeko bileraren ondorengo prentsaurrekoan Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Mugak otsailaren 13ra arte luzatuko dituzte. 

Hortaz, 01:00etan itxiko dira merkataritza, gizarte eta kultur jarduera guztiak eta COVID ziurtagiria eskatzeko betekizuna mantenduko dute taberna, dantzaleku, 50 leku baino gutxiago dituzte jatetxe, kiroldegi, zinema eta kultur aretoetan. Are gehiago, horiek zabaltzeko baimena eskatu dio Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiari eta asteartean aztertuko dute gaia epaileek. Asmoa hotel, turismo ostatu eta joko aretoetan ere ezartzea da. 

Orain arte bezala, ostalaritza, diskoteka eta gaueko aisialdiko establezimenduetan debekatuta dago zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzeko bezero taldeak gehienez ere 10 lagunera mugatzen dira, bai barruan bai kanpoan.