Jaioberrientzako lehen sorospenei buruz hitz egingo dute Gurasolandian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 13a, 15:39

Gurutze Gorriko kideek Larrialdi eta gaixotasunak: jaioberrientzako lehen sorospenak hitzaldia emango dute datorren asteko asteartean, hilak 18, Antonio Mercero aretoan. 17:30ean hasiko da. Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeak eta Ttakun Kultur Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Gurasolandia egitasmoko kideek parte hartu ahalko dute.

Interesa dutenek bide ugari dituzte izena emateko: formulario bat bete, kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefono zenbakira deitu edo idatzi.

Erlazionatuak

Haurrak elebidun oso izatea xede

Txintxarri Aldizkaria 2021 urr 23 Euskara