Erreferendumaren aldeko sinadurak biltzeko ekitaldi masiboa igande honetan egingo du herriko Hamaika Gara taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 18a, 10:38

Lasarte-Oriako Hamaika Gara taldeak erreferendumaren aldeko atxikimenduak biltzeko ekintza masiboa egingo dute igande honetan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 12:00etan. Aurreratu dute sinadurak jaso aurretik ekitaldi kulturala egingo dutela. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.

Ekimen nagusia igande honetakoa izango bada ere, azken egunetan herriko hainbat tokitan ari da taldea atxikimenduak biltzen. Hilaren 28ra arte jarraituko dute postua gunez gune mugitzen:

  • Gaur, 17:00etatik 20:30era, Zabaleta auzoko lokalean.
  • Bihar, 10:45etik 11:00etara, Oriarte Larrekoetxe institutuan. 
  • Bihar, 17:30etik 20:30era, Okendo plazan.
  • Hilaren 25ean eta 26an, 18:00etatik 20:00etara, Okendo plazan.
  • Hilaren 27an, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara, Okendo plazan.
  • Hilaren 28an, 12:00etatik 14:00etara, Okendo plazan.