Zenbat dakizu Ttakun Kultur Elkarteaz?

Data berezia da azaroaren 16a TTAKUN KULTUR ELKARTEARENTZAT. 1991eko egun horretan sortu bait zen elkartea. 30. urtemuga elkarrekin ospatze aldera, erronka batekin gatozkizu: elkarteari buruzko hamar galdera ezetz asmatu? Anima zaitez! Galdera guztiak zuzen asmatzen dituenak Jalgi Tabernako bi menu irabaz ditzake. Parte hartzaileen artean, berriz, urteurreneko poltsa eder bat zozkatuko dugu.

Oharra: hamar galderak asmatzen dituztenen artean zozkatuko dugu sari nagusia.