Erraldoi, buruhandi eta zezensuzkoak kalera aterako ditu LOZET elkarteak larunbat honetan

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 15a, 15:22

Egun osoko egitaraua prestatu du Lasarte-Oriako Zezensuzkoen eta Erraldoien Taldean (LOZET) larunbat honetarako, Lasarte-Oriako Udalarekin batera eta Ttirriki Ttarraka, Gautxori eta Arin Express-en laguntzarekin. Kalejira, taldearen aurkezpena eta margoketa tailerra dira jardueretako batzuk.

Hauxe da LOZETek larunbat honetarako prestatu duen egitaraua:

  • 11:00etan, erraldoi eta buruhandiekin kalejira, Blas de Lezo kaletik Okendo plazaraino. Ttirriki Ttarraka musika eskolakoek girotuko dute irteera. 
  • 13:00etatik 14:00etara, Loidi-Barren pilotalekuan: taldearen aurkezpena, erraldoi eta buruhandiekin photocalla eta margoketa tailerra. 
  • 16:00etatik 17:00etara, Loidi-Barren pilotalekuan, margoketa tailerra.
  • 17:00etatik 19:00etara, Gautxori txarangak girotutako kalejira, herrian barrena (Loidi-Barren, Sasoeta auzoa, Okendo plaza).
  • 20:30ean, zezensuzkoa kale nagusian.