Azaroko ohiko batzarra egingo du udal korporazioak gaur

Txintxarri Aldizkaria 2021ko aza. 11a, 09:00

Lasarte-Oriako udal korporazioa pleno aretoan elkartuko da gaur arratsaldean, 18:30ean, hainbat konturi buruz eztabaidatzeko. Besteak beste, Michelin II eremuaren harira Plainco SA enpresarekin sinatu beharreko hitzarmena "behin betiko" onartzea.

Hau izango da gai ordena:

  1. 2021eko urriaren 14an egindako batzarraren akta onartzea.
  2. 2021 ekitaldian kredituak aldatzeko gaur arte bideratu diren dosierren berri ematea.
  3. Kontratazioaren egoerari buruzko kontu hartzailearen txostenaren berri ematea.
  4. Michelin II plan bereziaren harira, Plainco SA enpresarekin sinatu beharreko hitzarmena behin betiko onestea.
  5. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra idazteko oinarri izango diren irizpide eta helburuen onarpena.
  6. EH Bildu, EAJ-PNV eta ELOP udal taldeek aurkeztutako mozioa, Zubillaga baserriaren harira.
  7. Galdera eta erreguak.