Emakumeen zapalkuntzaren historia dantzen bidez josi du Gero Axularrek

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 24a, 10:00

Dantza taldeak Higa ikuskizunaren emanaldia egin du larunbat iluntzean Manuel Lekuona kultur etxean. Donibane-Lohitzuneko sorginen jazarpena du ardatz.

Emakumeen jasan duten zapalkuntza, euskaldunok berezko hizkuntza eta kulturagatik jasandako erasoak eta jarrera aurrerakoia duten gizarte taldeek euren eskubide eta ametsak lortzeko egin behar izan dute borroka. Hiru hari horiek gurutzatzen dira Higa ikuskizunean.

Gogoetarako bide izateaz gain, zirraragarria ere bada ikuskizuna. Zuzeneko musika, argiztapena, jantziak, estetika orokorra eta nola ez, dantzarien trebezia. Denak bat egiten du, zenbait unetan ikusleak aho zabalik utziz. Merezitako txaloak jaso dituzte, ia dantza guztien amaieran.

Lau ataletan banatutako istorioa da, bakoitza zazpisei dantzek osatua. XVII. mendeko Donibane-Lohitzunen du abiapuntua, gizonezkoak arrantzara joaten zirela eta emakumezkoak bertan geratu, etxeko zaindari. Bigarrenean, berriz, diru eta lur liskarrak argitzeko kanpotik etorritako epaile bat agertuko da, bertako kultura eta hizkuntza ezagutzen ez dituena. Ondorioz, hirugarren zatiko epaiketa gertatuko da, sorgintzat hartuko baititu emakumezkoak. Amaierakoan, berriz, gizonezkoak Ternuatik bueltatu, eta liskarra amaituko da. 

Andoni Iparragirre eta Juan Luis Unzurrunzagak zuzendu dute ikuskizuna. Estreinatzeko hilabete pare bat falta zitzaiela pandemiak bertan behera utzi zuen plangintza. Bi urteko lana izan da guztia prestatzea. Lehenik ideia pentsatu eta horren inguruko koreografiak eta musikak sortu zitzuten, ondoren, jantziak aztertu eta istorioa nondik kontatu ikertu zuten. Hori zehaztuta zutela, dantza eta musikarekin beste urtebeteko lana egin zuten.

Ikuskizunak, gainera, bat egiten du DraveTzari proiektuarekin eta kultur etxean bertan dagoen erakusketan jasotzen da gaitzaren eta Nora Aras Perea dantzariaren bizipena.