Orhi mendia eta ingurua ezagutu dute

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 14a, 12:34

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak (LOTME) antolatuta, iragan igandean bi dozena herritar joan ziren Orhi mendia eta ingurua ezagutzera. 2.000 metro pasatxoko tontorrera igo zirenean, Irati oihana eta Hiru Erregeen Mahaia mendiaren soslaia begiztatu zituzten. Ondoren, Otsagabian bazkaldu zuten, "giro ederrean".

Antolakuntzak eskerrak eman dizkie kirol jarduera horretan parte hartu zuten pertsona guztiei.