Okendo Zinema Taldeak 'Nora' filma proiektatuko du ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2021ko urr. 6a, 11:03

Okendo Zinema Taldeak bi funtzio antolatu ditu urrirako: lehenengoa ostiral honetan izango da, Nora filmarena, 20:30ean Manuel Lekuona Kultur Etxean. Zinema lan hori zuzendu duen Lara Izagirre ikus-entzuleekin hitz egitera etorriko da, proiekzioa hasi aurretik.

Sarrerak salgai daude honezkero, eta 5,50 euro balio dute. Sarean zein kultur etxeko txarteldegian eros daitezke. Hilabeteko bigarren saioa 22an aurrera eramango du Okendo Zinema Taldeak, ostiralarekin. First cow filma aukeratu dute.

'Nora'-ren sinopsia

Norak 30 urte ditu, Nicolas aitona argentinarrarekin bizi da eta Meri lagunaren seme-alabak zaindu ohi ditu. Herriko aldizkariaren horoskopoa idazten du, baina bere ametsa bidaia idazle izatea da.

Nicolasen heriotzak Dyane 6 zahar bat utziko dio herentzian. Norak gaizki gidatzen badu ere, noraezeko road trip-a egingo du Euskal Herriko kostaldean zehar, aitonaren errautsak amatxiren errautsen ondora eramateko.

Bideak laster erakutsiko dio ez dela bidaiari izateko jaio, eta bere ametsak ez zuela zerikusirik berarekin, baizik eta libre izateko, hazteko, zauriak ixteko eta lehenengo aldiz bere buruari zoriontsu izateko aukera emateko aitzakia besterik ez zela.

Erlazionatuak

Deportazioaren amaierako bidaia

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 27 Kultura

Mikel Zabalza kasuaren "zuzeneko" kontaketa

Txintxarri Aldizkaria 2021 mar 26 Kultura