Ikaskideen eta irakasleen aitortza ere jaso du Nahia Zudaire Borrezok

Txintxarri Aldizkaria 2021eko urriaren 4a

Sorpresa ezin atseginagoa jaso zuen Nahia Zudaire Borrezok iragan ostiral goizean, Oriarte Larrekoetxe institutuan. Ikaskideek eta irakasleek omenaldi beroa egin zioten igerilari gazteari. Oriartekide guraso elkarteko kideen esanetan, "oso polita eta hunkigarria" izan zen ekitaldia.

Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleek eta irakasleek aitortza ederra egin zioten kirolariari. Patioan itxaron zioten, eta agertu zenean, txaloka hartu zuten. Bi ikaslek aurreskua dantzatu zioten, eta amaitzean, lore sorta oparitu zioten. "Txapeldunari txapela jarri genion, eta guztion artean abestu genion bertsoaren koadro bat oparitu", zehaztu dute guraso elkartetik.