Auto klasikoen eta kirol ibilgailuen rallya Lasarte-Oriara itzuliko da

Txintxarri Aldizkaria 2021ko ira. 28a, 16:56
Auto klasiko ugari, Lasarte-Oriara iristen, 2017ko rallyan.

Lasarte-Oriako autoen zirkuitu ezagunari keinua egingo diote larunbat honetan. San Sebastian Circuit Spirit-ek kirol ibilgailuen zein klasikoen 4. rallya antolatu du. Pandemia tarteko, automobilen erakusketarik ez dute egingo, eta behin bakarrik zeharkatuko dute herria. Udalak azpimarratu du ekitaldiak ez duela eraginik izango garraio publikoaren zerbitzuan.

Automobilak Donostiatik aterako dira, 10:30ean, eta ordu erdi beranduago hasiko dira Lasarte-Oriara iristen. Michelin lantegitik sartuko dira udalerrira, Geltoki kalea igaroko dute, eta Kale Nagusian barrena Zirkuitu Ibilbideraino iritsiko dira. Italiar erako erregulartasun proba egingo dute han, Oriako zuzengunean; 340 metro izango ditu luze. Bitxikeria gisara, alkate Agustin Valdiviak emango dio irteera parte hartzaile bakoitzari. 

Erlazionatuak